Kalkulatutako okupatzea

“Tu villavesa” app-ak beste funtzionalitate bat du, autobus bakoitzak egunean zehar ustez izango duen okupatze-mailari buruzko informazioa ematen duena.

Horrela, erabiltzaile gutxien dituzten bidaiak aukeratu ahal izango dira, eta gerta litezkeen pilaketak saihestu."

Airea berritzea

Foru Aginduan gomendatzen da, ibilgailuaren barruko aire-zirkulazioa hobetzeko, geltoki guztietan ate oro irekitzea. Bestetik, ibilgailuak ireki daitezkeen leihatilak baditu, orokorrean, guztiek irekita egon beharko dute, betiere horrek ibilgailuaren klimatizazio-sistemen funtzionamendu egokia eragozten ez badu.

Gainera, klimatizazio-sistema kanpoko airearekin soilik elikatzen da. Neurri horiei guztiei esker, etengabe berritzen da airea ibilgailuaren barruan.

Isilik bidaiatzeko gomendioa

Covida aerosolen bidez gutxiago transmititzeko, ibilbide osoan isilik bidaiatzea gomendatzen da.

Higienizazio eta kontrola

Applus+ ziurtagiria, Covid 19a dela-eta Eskualdeko Hiri Garraioko instalazio eta ibilgailuen higienizazio- eta kontrol-protokoloari buruzkoa, eguneroko garbiketa eta desinfekzioa bermatzen duena.

Gel hidroalkoholikoa

Hiribus guztiek gel hidroalkoholikoa banatzeko gailuak dituzte (bat, zurrunetan, eta bi, artikulatuetan).

Maskarak

Beharrezkoa da maskara janztea Eskualdeko Hiri Garraioko ibilgailuetan.

Kontakturik gabeko txartelarekin ordaintzea

Kontakturik gabeko txartelarekin ordaintzea gomendatzen da, eskudiruaren erabilera murrizteko.

Mezuak hiribusetan

Ikus-entzunezko mezuak zabaltzen dira, garraio-zerbitzuko erabiltzaileei gomendioen berri ematen dietenak: leihatilak irekitzea, maskara nahitaez janztea eta gel hidroalkoholikoa erabiltzea.